sariak

SARIAK/PREMIOS:
Partehartzaile guztientzat/
Todas las participaciones: Lehiaketako bilduma/Recopilación de los textos del Concurso.
Finalistak/Finalistas: Bilduma eta Diploma/ Recopilación y Diploma
Irabazlea/ Ganador-a: Bilduma, Diploma eta oparitxoa/ Recopilación, Diploma y regalito
SARI BEREZIA IZANGO DA EUSKARAZ EGIN DUTEN IKASLEENTZAT/ Un premio especial para el alumnado que ha participado en Euskera.

marquesina

BADAUKAGU IRABAZLEA: JON INUNCIAGA 3.A, LANA: INVESTIGANDO SATURNO. ZORIONAK.Ya tenemos ganador: Jon Inunciaga 3ºA. Texto: Investigando Saturno. ¡Felicidades!

2016(e)ko maiatzaren 13(a), ostirala

Luiseren Ametsa

Kaixo, Unai Gurrutxaga naiz, 11 urte ditut eta Bilbokoa naiz. Baina istorio hau ez da nitaz hitz egiteko; azken finean Luiseren  egunekotik atera dut istorioa.

Luis 1989ko martxoaren 16an jaio zen, Euskadin; Getxon (Bizkaia) hain zuzen ere. Baina, 16 urterekin Madrilera joan zen bizitzera, sukaldaritzako ikasketak egiteko. Zergatik? Bere ametsa sukaldaria izatea zelako.

Ikasketak amaitu ostean, lan bat aurkitu zuen jatetxe batean. Baina, jendea ez zen oso atsegina, diru gutxi irabazten zuen eta lan ordu pilo bat zituen. Egun batean, Le' Front sukaldaritza enpresa bere 785. jatetxean sukaldaria behar zutela ikusi zuen Luisek egunkarian eta berak parte hartuko zuela erabaki zuen. Bere buruari hauxe esan zion:

"Nire aukera da".

Eguna heldu zenean, tarta bat egin behar zuela esan zioten epaileek; eta halaxe egin zuen. Baina, oso txarto geratu zitzaion eta ez zuen irabazi. Etxera joan baino lehen, gatza izena zirriborratu zutela eta azukre izena jarri ziotela gatza potoari ikusi zuen. Orduan, epaileei esan zien eta aurkitzen bazuen nor izan zen beste aukera bat emango ziotela esan zioten epaileek.

Bere eraikin kaxkarrera heldu zenean auzokideei esan zien. Azkenean, lokartu egin zen.

Hurrengo egunean, larunbata zela aprobetxatuz hasi zen bilatzen. Hasieran, epaileek izan zitekeela uste zuen; baina, azkenean, ez zion ideia horri kasu handirik egin. Gero, bere aurkarietaz susmatu zuen eta hortik hasi zen. Lehenengoa, oso atsegina zen; horregatik, ezin izan zen bera izan. Bigarrena ere ez, oso ergela zen-eta. Ezta hirugarrena ez zen oso atsegina; baina, bera baino beranduago sartu eta bera baino lehenago joan zen. Orduan auzokideak izan zitekeela pentsatu zuen; baina, ez zekiten  non eta noiz zen lehiaketa. Familia eta lagunak ere ez izan zitezkeen, ez zekitelako ezta lehiaketa bat zeukala. Hori lanera bidali zion. Baina, langileei berdin zitzaien Luiseren bizitza.

Ezagunen artean ez zuen inor aurkitu sabotatzailea izan ahal zenik eta ez zuen uste ezezagun bat izan zitekeenik; azken finean, ez zen ezta diruduna ezta ospetsua ere. Horregatik, lehiaketako sukaldera joan zen azken aldiz. Orduan, sukaldaritzako txapel bat aurkitu zuen "Karlos  Garrosa" zioena. Berak bazekien nor zen pertsona hori eta ez zuen han egon behar izan, aurkitu zuen nor izan zen sabotatzailea! Bere nagusia! 

Epaileei esan zien eta nagusiak aitortu zuen bera izan zela. Horregatik 567€ koa izan ezik, 289€ koa izan zen isuna, egia aitortu zuen-eta.

Azkenean, misterioa argitu zuen, prentsan atera zen eta beste aukera bat eman zioten. Baina lehiaketa irabazi zuen? Ez; baina, bere ametsa lortu zuen. Beste jatetxe batean lortu  zuen lana sukaldari bezala, beste eraikin politago batera joan zen bizitzera, kotxe bat erosi zuen eta bere lehen eraikineko auzokideei opariak egiten zien. Gainera, pasa den urtean, bere jatetxea ireki zuen.

Nondik atera dut istorio hau? Lehen esan dudan bezala, Luiseren egunekotik. Nola lortu dut haren egunekoa? Nire osaba delako.


UNAI GURRUTXAGA   6.A




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina