sariak

SARIAK/PREMIOS:
Partehartzaile guztientzat/
Todas las participaciones: Lehiaketako bilduma/Recopilación de los textos del Concurso.
Finalistak/Finalistas: Bilduma eta Diploma/ Recopilación y Diploma
Irabazlea/ Ganador-a: Bilduma, Diploma eta oparitxoa/ Recopilación, Diploma y regalito
SARI BEREZIA IZANGO DA EUSKARAZ EGIN DUTEN IKASLEENTZAT/ Un premio especial para el alumnado que ha participado en Euskera.

marquesina

BADAUKAGU IRABAZLEA: JON INUNCIAGA 3.A, LANA: INVESTIGANDO SATURNO. ZORIONAK.Ya tenemos ganador: Jon Inunciaga 3ºA. Texto: Investigando Saturno. ¡Felicidades!

2016(e)ko apirilaren 28(a), osteguna

Mi Mejor Amigo



 FINALISTA!

 MI MEJOR AMIGO
Recuerdo que hace muchos años, cuando era tan pequeño que celebraba mi primer cumpleaños, mi madre me despertó muy feliz.
Todavía me acuerdo lo que desayuné: mi madre estuvo toda la mañana cocinando una tarta de chocolate con todo el cariño del mundo. En cuando terminó de hacer la tarta le puso las velas y las encendió. Yo en ese momento estaba muy asombrado ya que nunca había visto nada igual. Mi madre dijo:
-Hijo, sopla las velas y pide un deseo- entonces le hice caso.  Al soplar vi que se apagaron las velas y dije a mi madre, como pude, que por qué se había apagado aquella bonita luz. Ella me respondió que se apagaron porque soplé hacia ellas. Cogió un trozo de tarta e hizo el gesto de que el tren entra hacia el túnel, pero en el momento en el que me iba a comer  el trozo de tarta alguien llamó a la puerta.
Era mi padre. Él se había ido el mes anterior por motivos de trabajo pero vino especialmente por mi cumpleaños, aunque al día siguiente se volvería a marchar.
Mi madre me llevó a mi habitación junto al regalo. Ella me dejó en el recinto que tenía para jugar y puso el regalo en la cómoda. Pero se le olvidó cerrar el recinto  y entonces, en cuanto ella se fue, yo fui directo a la cómoda. Con los cajones hice una especie de escalera hacia arriba.
Para mí fue una sorpresa encontrar el regalo abierto, bajé de la cómoda y fui al baúl de los juguetes.  Allí encontré  un osito de peluche, pero no era un osito de peluche cualquiera, no. ¡Era un osito de peluche vivo! El me habló y me dijo que era el regalo de mi padre. Para mí, fué el mejor regalo de todos mis noventa años, mi mejor amigo durante toda mi vida. Pero la pena era que sólo podía hablar conmigo, por eso los demás nunca me creyeron cuando les contaba que aquel peluche podía hablar.
La gente decía que era mi imaginación, aunque yo sé que no es así, y ahora que estoy a unos días de irme al otro barrio, quiero que él esté siempre al lado mío.
Y esta es la historia de cómo tuve mi mejor regalo de cumpleaños aunque para mí no es solo eso. Es y será mi mejor amigo para siempre.







  IÑIGO ZULUETA   6.B

BAHIKETA

                                     Bahiketa

1993ko Martxoaren 6-an polizia ikerketan lan egiten zuen neskatila bat jakin nahi zuen nork hil zituen haren gurasoak.Marilin Burksburn zuen izena,eta oso famatua zen bere herrian,berataz esaten zutenagaitik.Batzuk esaten zuten,bere gurasoek hiltzean eroetxe batean egon zela,beste batzuk,berriz,ez zela etxetik atera bi urtean zehar.Hori bakarrik ziren haien pentsamenduak baina, ez zen ezer gertatu.Bakarrik egin zuen bidai bat deskonektatzeko.Oso arraroa iruditzen zitzaion bere gurasoak hil zirela auto istripu batean,lehenengoz bere gurasoak ia ez zirelako etxetik ateratzen eta gertatutako egun horretan ez zegoen trafikorik eta egun batzuk pasa eta gero ez zirelako berririk atera.Marilin pentsatzen zuen hilketa bat zela baina ez zituen frogarik,orduan hasi zen bilatzen eta bilatzen.Hurrengo egunean,Marilin bere gurasoen hilketa  bezalako kasu bat aurkitu zuen.Txostenan gauzak ikaragarriak jartzen zituen; ez zegoela inork momentu horretan eta heriotzaren aurreko egunean gizon handi bat esan ziela joan nahi zuten errepidetik hilketak asko egon zirela.Marilin bere lantegira joan zen ikertzera.Deitu zuen polizia zentralari jakiteko ea bazituzten egun horretako bideoak edo inolako zerbait...etb.Bapatean interneten zebilen eta argazki bat atera zitzaion jartzen zuela:"GERALDIAN KASUAN"Carolina Ferrez eta Josef Bukrksburn.Marilin harrituta geratu zen, jada zituen frogak esateko ez zela izan auto istripua.Hori jakinda Marilin lan gogorra egin zuen jakiteko nork izan zen bere gurasoak hil zituen pertsona.Hilabete bat pasa eta gero Marilin bazekien beharrezko datuak jakiteko nolakoa zen beste kasuan agertutako gizon handi hori.Ahots ozena zuen,altua eta indartsua zen eta begi ilun ilunak zituen.Neskatila lasaiago geratu zen egun horretan,orduan etxera joan zen lasai.Alfaltzean soinu bat entzun zuen ,baina  katu bat zela pentsatu zuen,bigarren aldiz entzun zen soinu hori orduan atera zen eta itzal bat ikusi zuen.Marilin beldurtu egin zen eta barrura sartu zen,atea itxi zuen eta ohera joan zen.Hurrengo egunean,beldurtuta oraindik, eskatu zion lagun bati bere etxera etortzea,gizonari buruz gehiago ikertzeko.Baina...ez zuten ezer aurkitu.Urte bat eta gero gizon susmagarria aurkitu zuen eta ordu erdi galdeketaz eta gero,leporatu zioten haren gurasoen hilketarekin.Marilin poz-pozik atera zen kartzeletik,halako batean gizona esan zion :¡Marilin!zure gurasoak bizirik daude.Errepidean dagoen etxe batean daude.Bakarrik zeuden bahitutak.                Marilin kotxea hartu eta bezain laster joan zen haien bila.Gisajoak ezin zuten ia arnasa hartu baina, hospitalera joan eta bezai laster pertsona berriak ematen zuten,berriro itzuli zen lehen ziren familia.                                                                                                                                                                        






                                                                                                                                    NAROA TORES  6.A













                                                                                                                                       

2016(e)ko apirilaren 27(a), asteazkena

pijama festa kanpamenduan



                                            PIJAMA FESTA KANPAMENDUAN

Maiatzaren 19-an gaueko 12.00-etan,5 neska pijama festa bat egin zuten.Ohera joan zirenean oihu bat entzun zuten bere lagunaren logelan eta korrika joan ziren zer gertatu zen jakiteko.Logelan sartu zirenean bere laguna ez zegoen logela hartan,desagertu zen...hurrengo egunean kanpamenduko monitorea joan zen neskak esnatzeko baina logelara heldu zenean neskak ez zeuden...(bere laguna bilatzera joan ziren).Baina neskak ez zekiten pijama festa egin zutenean norbait zegoela haien atzean.Kanpamendua basoaren ondoan zegoen eta neskak basoan sartu ziren bere laguna hor zegoela pentsatuz.Baso erdian kobazulo arraro bat ikusi zuten eta sartu ziren bere laguna aurkitzearekin gogoan.Kobazulo hura ez zen betiko kobazuloak bezala laborategi bat zen oso ondo ezkutatuta.Hor zientifiko zoro bat zegoen bere lagunarekin besoetan.Umeak beldurtuta zeuden eta bere laguna berarekin ikusita ez zekiten zer egin ahal zuten.Geroago konturatu ziren bere laguna zoratuta zegoela eta ez zela beti bezala portatzen,zerbait arraroa gertatzen zitzaion.Zientzialri zoratua neskak ikustean beraien atzean korrika hasi zen eta umeak kanpamendura joan ziren korrika denei gertatu zena azaltzeko.Kanpamendua ez zegoen eta haien lagunak ere ez ,berak bakarrik zeuden basoan eta gutxi iruditzen bazen zientzialari zoratu batek beraien atzean korrika zegoen.Baso erdian ate bat ikusi zuten eta sartu zirenean ez zegoen ezer ez zen ezer entzuten eta bat batean haien laguna zegoen negar egiten;beraiek ez zekiten zer gertatzen ari zen beldurtuta zeuden, ez zekiten zer egin.Buelta ematean zientzialaria ez zegoen eta atea ez zegoen hor.


JARRAITUKO DU...
IRAIA MARAÑON   6.A
                                                                                                                                                                                                                                                                                                                   Iraia Marañon 6A            

2016(e)ko apirilaren 26(a), asteartea

ZENBAKIRIK GABEKO GELA

ZENBAKIRIK GABEKO GELA

Sara Texas-eko hiri abandonatu batean bizi zen. Sara ile luze horidun neskatxa polit bat zen, eta beti janzten zituen soineko zuriak, asko gustatzen baitzitzaizkion. Baina zoritxarrez, istripu batean bere gurasoak galdu zituen eta bere lagunekin bizi behar izan zuen eraikin handi eta ilun batean. Bere lagunak Mikaela, James, David eta Margarett ziren, eta elkarri zaintzen eta laguntzen zioten. Bostak eraikineko 100. gelan bizi ziren, eta gelatik ateratzen zen bakarra James zen, janaria eta edaria hartzeko.

Gau batean, James atera zen gauerako ura hartzera. Igongailua hartu zuen eta 9. solairura igotzen hasi zen, han baitzegoen jantoki-gunea. Solairuarte batetik hurbil pasatu zenean igongailua, piano baten soinua entzun zuen, eta ostean, oihu zorrotz bat. Gorrarena egin eta igotzen segitu zuen. Jangelara ailegatu eta bi botila ur hartu zituen. Orduan igongailuari deitzen hasi zen. Botoiko argia eroa zirudien, denbora guztia baitzegoen ñir-ñir egiten. Igongailua heldu zenean, zerbaitek James hartu eta barrura sartu zuen.

Ordubete pasatu zenean, gelakoak beldurtu egin ziren, zeren James ez zen bueltatzen. Bat-batean, igongailuko txirrina entzun zen; eta denak atera ziren gelatik kanpora. Denak izututa zeuden, eta igongailuko atea irekitzean, odolez betetako gorpu erre bat atera zen. Hurbildu zen bakarra David izan zen, eta negarrez oihukatu zuen: "James da, James...!" . Geroago, denak gelara sartzerakoan atea itxi egin zen gogor. Ateak zerbait zeukan idatzita: "EZ DUZUE BIZIRIK IRAUNGO" . Margarett asko beldurtu zen, korrika joan zen igongailura eta denei esan zien igongailura sartzeko. Esan eta egin.

Botoia aukeratzen hasi ziren, baina ez zekiten zein aukeratu. Bat-batean, 6. eta 7. solairuen artean odolez "hemen nago..." idatzita agertu zen. Orduan Mikaela -taldeko informatizalea- 6. botoiari mugimendu batzuk egin, eta magia balitz bezala, pixka bat gora igo egin zen eta solairuarteko botoia lortu zuen. Botoia sakatu eta gora egin zuten. Solairuartera heltzean, ez zen musikarik entzuten ez oihurik ez ezer. Korridore oso luze bat zegoen, eta amaieran, zenbakirik gabeko gela bat; eta korridorea odolez beteta zegoen. Mikaela igongailutik ateratzeko zorian zegoenean, igongailuko atea itxi eta Mikaela harrapatu zuen erditik.

Bakarrik Margarett, David eta bera geratzen ziren. David atera horma baten kontra jarri zen eta horma infinitura erori zen, Davidekin batera. Margarett eta Sara gogoz besarkatu zuten elkar eta haserre bizian ate-joka hasi ziren. Bat-batean, labana bat atera zen ateko zirrikitutik, eta Margarett lurrera erorarazi zuen, zoruko tranpilla batera. Sara negarraren negarrez atea ireki eta "Zorionak!" ozen bat entzun zen. Lagunek azaldu zioten Sarari dena efektu espezialak izan zirela: pianoaren soinua eta oihuak kasete batenak ziren, igongailuko gorpuak puzgarriak ziren eta tranpillen azpian kolxoiak zeuden. Sarak ezusteko handia hartu zuen eta bere lagun guztiak besarkatu zituen. Baina lagunei galdetu zien: "Nola agertu zen EZ DUZUE BIZIRIK IRAUNGO odolez idatzita atean?" . Lagun guztiak aho bete hortz eta izuturik geratu ziren. Momentu horretan zenbakirik gabeko gelako atea ireki zen eta korridorearen amaieran espektro bat ikusten zen...


JARRAITUKO DU...
ASIER PEREZ   6.A