sariak

SARIAK/PREMIOS:
Partehartzaile guztientzat/
Todas las participaciones: Lehiaketako bilduma/Recopilación de los textos del Concurso.
Finalistak/Finalistas: Bilduma eta Diploma/ Recopilación y Diploma
Irabazlea/ Ganador-a: Bilduma, Diploma eta oparitxoa/ Recopilación, Diploma y regalito
SARI BEREZIA IZANGO DA EUSKARAZ EGIN DUTEN IKASLEENTZAT/ Un premio especial para el alumnado que ha participado en Euskera.

marquesina

BADAUKAGU IRABAZLEA: JON INUNCIAGA 3.A, LANA: INVESTIGANDO SATURNO. ZORIONAK.Ya tenemos ganador: Jon Inunciaga 3ºA. Texto: Investigando Saturno. ¡Felicidades!

2016(e)ko apirilaren 26(a), asteartea

ZENBAKIRIK GABEKO GELA

ZENBAKIRIK GABEKO GELA

Sara Texas-eko hiri abandonatu batean bizi zen. Sara ile luze horidun neskatxa polit bat zen, eta beti janzten zituen soineko zuriak, asko gustatzen baitzitzaizkion. Baina zoritxarrez, istripu batean bere gurasoak galdu zituen eta bere lagunekin bizi behar izan zuen eraikin handi eta ilun batean. Bere lagunak Mikaela, James, David eta Margarett ziren, eta elkarri zaintzen eta laguntzen zioten. Bostak eraikineko 100. gelan bizi ziren, eta gelatik ateratzen zen bakarra James zen, janaria eta edaria hartzeko.

Gau batean, James atera zen gauerako ura hartzera. Igongailua hartu zuen eta 9. solairura igotzen hasi zen, han baitzegoen jantoki-gunea. Solairuarte batetik hurbil pasatu zenean igongailua, piano baten soinua entzun zuen, eta ostean, oihu zorrotz bat. Gorrarena egin eta igotzen segitu zuen. Jangelara ailegatu eta bi botila ur hartu zituen. Orduan igongailuari deitzen hasi zen. Botoiko argia eroa zirudien, denbora guztia baitzegoen ñir-ñir egiten. Igongailua heldu zenean, zerbaitek James hartu eta barrura sartu zuen.

Ordubete pasatu zenean, gelakoak beldurtu egin ziren, zeren James ez zen bueltatzen. Bat-batean, igongailuko txirrina entzun zen; eta denak atera ziren gelatik kanpora. Denak izututa zeuden, eta igongailuko atea irekitzean, odolez betetako gorpu erre bat atera zen. Hurbildu zen bakarra David izan zen, eta negarrez oihukatu zuen: "James da, James...!" . Geroago, denak gelara sartzerakoan atea itxi egin zen gogor. Ateak zerbait zeukan idatzita: "EZ DUZUE BIZIRIK IRAUNGO" . Margarett asko beldurtu zen, korrika joan zen igongailura eta denei esan zien igongailura sartzeko. Esan eta egin.

Botoia aukeratzen hasi ziren, baina ez zekiten zein aukeratu. Bat-batean, 6. eta 7. solairuen artean odolez "hemen nago..." idatzita agertu zen. Orduan Mikaela -taldeko informatizalea- 6. botoiari mugimendu batzuk egin, eta magia balitz bezala, pixka bat gora igo egin zen eta solairuarteko botoia lortu zuen. Botoia sakatu eta gora egin zuten. Solairuartera heltzean, ez zen musikarik entzuten ez oihurik ez ezer. Korridore oso luze bat zegoen, eta amaieran, zenbakirik gabeko gela bat; eta korridorea odolez beteta zegoen. Mikaela igongailutik ateratzeko zorian zegoenean, igongailuko atea itxi eta Mikaela harrapatu zuen erditik.

Bakarrik Margarett, David eta bera geratzen ziren. David atera horma baten kontra jarri zen eta horma infinitura erori zen, Davidekin batera. Margarett eta Sara gogoz besarkatu zuten elkar eta haserre bizian ate-joka hasi ziren. Bat-batean, labana bat atera zen ateko zirrikitutik, eta Margarett lurrera erorarazi zuen, zoruko tranpilla batera. Sara negarraren negarrez atea ireki eta "Zorionak!" ozen bat entzun zen. Lagunek azaldu zioten Sarari dena efektu espezialak izan zirela: pianoaren soinua eta oihuak kasete batenak ziren, igongailuko gorpuak puzgarriak ziren eta tranpillen azpian kolxoiak zeuden. Sarak ezusteko handia hartu zuen eta bere lagun guztiak besarkatu zituen. Baina lagunei galdetu zien: "Nola agertu zen EZ DUZUE BIZIRIK IRAUNGO odolez idatzita atean?" . Lagun guztiak aho bete hortz eta izuturik geratu ziren. Momentu horretan zenbakirik gabeko gelako atea ireki zen eta korridorearen amaieran espektro bat ikusten zen...


JARRAITUKO DU...
ASIER PEREZ   6.A

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina